Berriatua Gerra Zibilean
1936ko urriaren 4an matxinoek Berriatua bereganatu bazuten ere, Urkiagamendi eskuratu ezinik eta Mellerudi-Kalamendi inguruan zeuden euskal milizianoak menderatzea lortu ezinik, urriaren 4ko gau horretan atzera egin behar izan zuten. Horrela, kostaldeko frontea Asterrika auzoan gelditu zen, Artibai ibaiak banatzen dituen mendietan.
Nahiz eta matxinoak armamentuz eta egituraz askoz indartsuagoak izan, haiei eragindako geldialdi hau ez zen edonolakoa izan; 1936ko urriaren 4tik 1937ko apirilaren 27ra arte ezin izan baitzuten aurrera jarraitu.
Zazpi hilabete luzez gerra gordina bizi izan zuten bertan, garai hartan egon zitekeen gerrarik gogorrena eta modernoena. Posizioetako gerra, tiroak, morteroak, kanoikadak, aire erasoak, bonbardaketak itsasontzietatik, gabeziak, negu hotza, beldurra… eta ausardia.
Sarrera
Matxinoek Irun eskuratu eta 1936ko irailaren 13an Donostia hartu ondoren, errepublika defendatzen zutenen ahulezia militarraz baliatuz, aise egin zuten aurrera Gipuzkoan zehar Bizkaiko mugara iritsi arte.
Antolaketa militarrik izan ez arren, agintari errepublikanoek egindako kudeaketaren ondorioz, irailaren bukaeran matxinoei aurre egiteko gai izango zen lehen armamentua jaso zuten euskal milizianoek. Horri esker eta balore demokratikoekin bat egiten zuten abertzale eta ezkertiar herritarrek agertutako jarrera eta ausardiari esker, urriaren hasieran matxinoen aurrerakada geldiarazi eta frontea inguru honetako mendietan kokatu zen.
1936ko urriaren 4an matxinoek Berriatua bereganatu bazuten ere, Urkiagamendi eskuratu ezinik eta Mellerudi-Kalamendi inguruan zeuden euskal milizianoak menderatzea lortu ezinik, urriaren 4ko gau horretan atzera egin behar izan zuten. Horrela, kostaldeko frontea Asterrika auzoan gelditu zen, Artibai ibaiak banatzen dituen mendietan.
Nahiz eta matxinoak armamentuz eta egituraz askoz indartsuagoak izan, haiei eragindako geldialdi hau ez zen edonolakoa izan; 1936ko urriaren 4tik 1937ko apirilaren 27ra arte ezin izan baitzuten aurrera jarraitu.
Zazpi hilabete luzez gerra gordina bizi izan zuten bertan, garai hartan egon zitekeen gerrarik gogorrena eta modernoena. Posizioetako gerra, tiroak, morteroak, kanoikadak, aire erasoak, bonbardaketak itsasontzietatik, gabeziak, negu hotza, beldurra… eta ausardia.
Matxinoek italiar eta alemaniar armaden ezinbesteko laguntzaz baliatuz, Gernika eta Munitibar aire erasoen bidez erabat birrindu ondoren, eta Oiz mendia bereganatuta, euskal miliziak atzera egin beharrean aurkitu ziren.
Guda posizioak
Fronte egonkortua Gipuzkoa/Bizkaia (urria 1936- apirila 1937)
Gerra Zibilaren lehen faseetan, matxinatutako indarrek azkar egin zuten aurrera Gipuzkoan zehar. Iraileko azken egunetan, armada frankistak bizkortasun berarekin Bizkaia aldera aurrera egiteko helburua zuen, baina indar leialek hauen aurrera-egitea geldiarazi zuten. Egun askoz luzatu ziren borroken ondorioz, 1936ko urriaren 8tik arurera, bi armaden posizioak hurrengo 7 hilabeteetarako finkatuta geratuko ziren. Bizkaiako kostaldetik hegoalderantz hedatu zen fronte-lerroan zehar, Bizkaiaren eta Gizpukoaren arteko mugan, mendi eta udalerri ezberdinak zeharkatuz. Gudari eta milizianoen erresistentzia zorigaiztoko egun horietan, eta ondorengo frontearen egonkortzea, funtsezkoak izan ziren lehen Eusko Jaurlaritza eratzeko eta milaka bizitza zibil salbatzen lagundu zuten.
1936ko urriaren 4an, euskal milizianoek kostaldeko frontea gelditzea lortu zuten Asterrikan (Berriatua). Horren ondorioz, matxinoen eta errepublikanoen guda lerroak Artibai ibaiaren arroak banatzen dituzten mendietan ezarri ziren. Hauek izan ziren alde bakoitzaren guda posizioak:
Matxinoen lerroa
Arrate (Eibar), Akondia/Arrikurutz (Eibar), Garagoitxi (Eibar), Kalamua (Elgoibar-Etxebarria-Markina-Xemein), Urkarregi (Elgoibar-Etxebarria), Gorosta [Koosa] (Etxebarria), Oreguntza [Oruntze] (Etxebarria), Amallosur (Berriatua-Markina-Xemein), Madalengana [Madalena] (Berriatua), Legarmendi (Berriatua), Txindurri (Berriatua), Tontorramendi (Berriatua-Mutriku) eta Ondarroa atzean utzita, Asterrikako mendikatean, Urkamendi (Ondarroa) eta Zezermendin (Ondarroa) zehar itsasora arte.
Euskal miliziak
Euskal milizien berriz, Urko (Eibar), Izua-Gorrotzeaga [Akondiako maldak] (Eibar), Maxa [Landareta, Zurdin, Ubegiburu] (Etxebarria-Markina-Xemein), Lexardi (Etxebarria), Eguskitza [Euskitze] (Etxebarria), Aulestia [Allusti] (Etxebarria), Zulueta baserriak (Etxebarria), Akarregi (Markina-Xemein), Epermendi (Markina-Xemein), Ategurenbehekoa [Ataunbeheko] (Markina-Xemein), Lakagoikoa (Berriatua), Merelludi (Berriatua), Zabalamendi (Berriatua), Kalamendi (Berriatua), Asterrikamendi (Berriatua) eta Urkiagamendin (Berriatua) zehar itsasora artean kokatu ziren.
Armamentuari eta egiturari dagokienez matxinoak indartsuagoak ziren arren, aurrerabidea gelditzea izugarria izan zen, egun horretatik 1937ko apirilaren 27ra arte ezin izan baitzuten aurrera egin.
Berriatua hutsik
1937ko otsailetik 1937ko maiatzera arte, Berriatua ia hutsik gelditu zen. Beldurragatik, militarrek etxetik irtetera behartu zituztelako edo Euzkadiko Jaurlaritzak martxoaren 19an herria husteko agindua eman zuelako, jende ia guztiak ihes egin zuen herritik. Gerra Zibila ezagutu zuten berriatuar gehienek oso bizirik dituzte etxea utzi zuteneko momentua eta bueltatu zirenekoa. Herrigunea basamortu bihurtuta, guda-lerroan zeuden miliziano, gudari eta defentsarako guneak eraikitzeko langileez bete zen ingurua, beste aldean zeuden errekete, matxinatutako soldadu, falangista eta legionario italiarrei eusteko prest.
Kostaldeko ihesa
Emakumeak eta umeak ihesi
1937ko otsailaren 11, 13 eta 14an agintari frankistek 167 pertsona kanporatu zituzten Ondarroatik, gehienak emakume eta umeak, ihes eginda zeuden abertzale ezagunen senitartekoak. Kostako bidetik oinez heldu ziren Lekeitiora, Atxazpi inguruan zegoen gerra-lerroa zeharkatuz. Behin muga pasatuta, soldadu errepublikazaleen laguntza jaso zuten. Jendea kanporatuz errepublikazaleen morala jaitsi nahi zen. Ondarrutarrekin batera zumaiarrak ere kanporatu zituzten.
Asterrika-Lekeitio
Senideren bat alde errepublikanoan zuten 256 zumaiar Saturrarango gainera garraiatu eta handik oinez gurutzatu behar izan zuten gerra-frontea. Asterrika inguruan egin zuten bat errepublikaren aldeko indarrekin. Hortik Lekeitiora eraman zituzten autobusez.